Archive for ekaina, 2008

Atseden txiki bat

 

Zallako gazteak bost hilabete badaramatzete zer egiten duten hemen idazten. Hainbat gauza ezberdinak direla eta ( lana, ikasketak, turismoa eta laguntza sozialak) muduan zehar ibili gara puntatik puntara. Uruguay, Tokyo, Praga, Viena, Bolivia, Londres, Irlanda, Grenoble, Edinburgo, Sahara basamortua eta Baviera dira ‘Ibili Munduan’ blogak bisitatu egin dituen tokiak. Hainbat gauza bitziak ezagutu egin dugu, Zalla BHIko ikasleek egiten duten Gazteon Hitza aldizkaria eta robot txapleketa ikusgarri bat. Enkarterriko Berbalagunen proiektuan parte hartzera animatu gaituzte . Malestar General Taldea ezagutu egin dugu eta zukaldaritza eta perkusio ikastaroetan parte hartu egin dugu

Ibilbidearen lehenengo zatia eginda dago, orain ‘Ibili Munduan’ atsedena hartzen du bi hilabetez eta bueltatuko da Zallako gazteak bere eskarmentuak idazten jarrai ditzaten.

ESKERRIK ASKO!

ADI EGON ETA IBILIMUNDUAN!!

Los jóvenes de Zalla llevan cinco intensos meses contadonos que es lo que hacen. Hemos ido de punta a punta del mundo por diferentes motivos: ocio, estudios, trabajo, acciones sociales, etc. conociendo así distintas culturas y formas de vida. Uruguay, Tokyo, Praga, Viena, Bolivia, Londres,Irlanda,Grenoble, Edimburgo,el Sahara y Baviera son los parajes que han acogido a Ibili Munduan’. También hemos descubierto aficiones de distintos tipos, curiosidades de alumnos de IES Zalla, como la revista Gazteon Hitza y un apasionante concurso de robots. Nos han animado a formar parte del programa Berbalagun. Hemos conocido al grupo Malestar General, hemos estado en cursos de cocina y de percusión…
La primera parte del camino está cumplida, ahora ‘Ibili Munduan’ se toma dos meses de descanso, pero volverá pronto para que los jóvenes de Zalla sigan contando sus experiencias.

MUCHAS GRACIAS A TODOS !

ADI EGON ETA IBILIMUNDUAN!!

ekaina 26 2008 | Sailkatugabeak | No Comments »

Sukaldaritza Ikastaroa

Kaixo! Markel naiz, 17 urteko mutila, Zallakoa.
Duela gutxi nire amak bazkaria prestatzen ikustean zirrara sortu zitzaidan sukaldaritza munduaren inguruan. Honen ondorioz, sukaldaritza ikastaroak bilatu nituen webguneetan eta azkenean Zallako Gazte Zentroan aurkitu nuen behar nuena.
Zortzi eguneko ikastaroa zen, klase bakoitzak bi ordu irauten zuen. Irakasleak irakasten zuen bitartean guk apunteak hartzen genituen eta azkenean, egindako platerrak bukatu eta gero dastatzen genituen. Egun bakoitzean janari mota bat prestatzen zen. Adibidez, hondoak, arrainak, pasta, arrozak… Honetaz aparte, saltsak nola egiten ziren ikasi genuen (rokefort saltsa, intxaur saltsa). Elikagaiei begira, prestatutako plater guztiak gozo zeuden; hala ere, nik ez ditu arrainak gustoko, baina itxira ona zeukatela esan beharko.

Untzia erreta patata eta esparraguekin            Txitxarroa labean patatekin

Gure irakasleak urte asko eman dituenez sukaldaritzan, hainbat teknika eta truko irakatsi zigun osagai bakoitza prestatzerakoan. Adibidez, sukaldaritzaren inguruan zeuden hainbat ‘leyenda urbana’ deseustatu zituen, baina ez dizuegu esango zeintzuk diren, horretarako sukaldaritza ikastarora joan beharko duzue.

Klaseak nahiz eta bi ordu iraun, amaitzeko ordua heltzen zenean harrituta geratzen ginen oso azkar pasarazten zitzaizkigutelako. Zergatik? Irakasleak umorez egiten zituelako plater guztiak eta gainera, guk parte hartzen genuelako platerren prestaketan. Sortutako giroa atsegina izan zen, platerren prestaketen artean txisteak botatzen genituen, baita asmakuntzak ere bai.

Beraz, nik izandako zirrara nabaritzen baduzu, bilatu sukaldaritzari buruzkoikastaroak; adibidez nik egindakoa. Primeran pasatuko duzu, asko ikasiko duzu eta ez duzu zure gurasoen beharra izango platerrak egiteko.

ekaina 20 2008 | Sailkatugabeak | No Comments »

‘ROBOCAMPEONES’ DELAKO LEHIAKETARAKO BIDAIA

Aurreko txostenean komentatu genizuen nola MECek aukeratu egin zuen gure institutua proiektu batean parte hartzeko. Proiektu honetan beste hiru institutu daude, hots, Madrilgo, Kataloniako Ripolgoa eta Pontevedrako Baionakoa. Maiatzaren 20, adostatuta zegoen legez, Madrilen bildu ginen, Robocampeones delako txapelketa parte hartzeko.

Bidaia hegazkinez egin genuen, Bilboko aireportutik, Loiutik, Madrilgo aireportura, Barajasera, joan etorria. Zenbait prozeduraz jabetu ginen, adibidez, nola heldu behar den ordu bete lehenago maletak fakturatzeko eta hegazkineratze- txartela eskuratzeko. Kontrolak ere, pelikuletan bezala, barre eragiten ziguten. Aireportuen giroa oso berezia gertatzen da, Duty free delako dendak, jendea joan etorriak, idazkunak edo kartelak, telefono mugikorrak pertsonai publiko bat edo beste, eta abar.

Bilboko aireportuan hegazkineratzen

Nahiko ongi moldatu ginen eta Madrilgo aireportuan ere, denbora libre apur bat geneukanez, txartel elektronikoak baliozkotzen laguntzen ibili ginen, batez ere adineko jendeari. Benetan oso aireportu handia da eta erne ibiltzen ez bazara lurrean geratzeko aukera izan dezakezu.

Madrilgo aireportuan kontrola pasatzen

Madrilen, institututik gertu dagoen hotel batetan geratu ginen, Galiziako beste zentroko partaideekin batera. Oso ondo pasa ginen, batez ere gauetan. Hauek gu baino apur bat helduagoak izan arren ongi konpondu ginen, baita taldea osatzeko ere. Hiru egun izan ginen, lehenengo biak “Ana Mª Matute” institutuan froga prestatzen Galiziarrekin. Maria, bere irakasle, asko lagundu zigun, frogak nahiko prestatuta zekarren. Horiek autobus txiki batean heldu ziren Madrilera eta bertan errobotak eta beste materiala garraiatu zuten bi institutuentzat, honela guretzat errazago suertatu zitzaigun aireportuetan ibiltzea.

Institutuan

Arratsaldetan txango pare bat eman genituen. Batean Jarama ibaiaren ekosistema institutuko Biologia ematen duen irakasleak, Miguelek, aurkeztu zigun. Bertan animalien intimitatea kataloxez miatu genuen, bide batez erregaliza landare batzuk eskuratu, dastatu eta ekarri egin genuen.

Jarama ibaiaren ekosisteman

Osteguneko arratsaldean Madrilgo erdigunean zehar ibili ginen. Oso kosmopolita denez denetarik ikusi genuen, baita jende euskalduna ere. Metroz eta autobusez hainbat tokitan bisitatu genuen.

Madrilen

Maiatzaren 23an, ostiralean, lehengo ordutatik –lo gutxi egin ondoren- Unibertsitatera joan ginen autobusez. Egun euritsua eta fresko. Bertan beste zentroko partaideekin egin genuen topo. Gehienak madrildarrak baina Toledo, Valentzia, Katalonia eta beste probintzia pare batetik etorritako gazte ziren. Hortxe erreserbatutako tokia geneukan azken konponketak egiteko.

Unibertsitatean Galiziakoekin

Bi errobota aurkeztu genituen “Rescue” delako frogan parte hartzeko, bata “Askatze” eta bestea “Enkarterria” zuten izena. Hogei eta hamarretik gorako erroboten artean zazpigarrenak geratu ginen, ez zen marka txarra lehengo urtea izateagatik eta epe hain motz izanik ere.

Askatze

Lehiaketan, froga honez gain, beste froga bat zegoen, “soccer” delakoa, eta baita ere beste atal libre. Honetan gauza interesgarriak aurkeztu zuten, baita etxe komertzialak ere. Adibidez, aste buru hartan “Eurovision” ekitaldira joan zen “Txikilicuatre” bat simulatu zuena.

Txikilikuatre

Orokorrean guretzako oso esperientzia polita, interesgarria eta espero dugun datorren urtean joateko beste aukera bat izatea.

ekaina 13 2008 | Sailkatugabeak | No Comments »

Iniciándonos en la percusión

Hola!

Me llamo Endika, soy de Zalla y tengo 17 años. Uno de mis hobbies es la percusión y el Gazte Zentro nos brindo la oportunidad de acudir a un cursillo de percusión a 12 personas mayores y menores que yo 4 horas semanales durante un mes. Fue una experiencia muy agradable poder tocar distintos instrumentos de percusión aparte de la batería (esta inclusive) como Djembes, Darbukas, Cajones, Txalaparta (la que estuvimos tocando en Aranguren al aire libre)…

 

 

Los Djembes, viene de Mali, Guinea, Senegal, Costa de Marfil y Burkina Faso, son tambores de madera con piel de cabra normalmente que emiten un sonido muy grave; las darbukas, viene de Egipto y de Turquía, son instrumentos de cerámica con un parche de piel de pescado o de cabra, pero hoy en día se suelen hacer de plástico o de metal y el parche de plástico, los cajones, viene de Perú, son unos instrumentos de madera en forma de cajón con un orificio trasero para hacer la resonancia; y por último la txalaparta es un instrumento vasco que se compone de dos soportes, sobre estos algún material aislante y sobre esto un tablón que es golpeado con cuatro palos, dos cada Txalapartarí. Las maderas más utilizadas para el tablón han sido el aliso, fresno, castaño u otras del país. Aunque tradicionalmente cada txalaparta solía tener dos o tres tablas de madera, recientemente es habitual encontrar txalapartas formadas por una docena de tablas.

 

 

Tocamos distintos ritmos como una balería, ritmos africanos, sonidos ambientales, tuvimos contacto con instrumentos reciclados, resumiendo una gozada.

Antes de que se me olvide; un saludo a Ander (el profe) y a toda la peña que estuvimos metiendo ruido.

ekaina 06 2008 | Sailkatugabeak | No Comments »